XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Guzti hori primeran dago esan nuen nik, baina arraina okerreko merkatuan ari zara saltzen.

- Entzun beste pauso bat eman zuen ohe aldera, Studsy Burkek tipo jatorra zinela dio.

Horregatik nago hemen.

Egia....

- Zer moduz dabil Studsy?- galdetu nuen.

Ez dut ikusi itzalera joan zenez geroztik, 23an edo 24ean.

- Ondo dago.

Zurekin egon nahi luke.

Negozio bat dauka Mendebalde Berrogeitabederatzian, Pigiron Club du izena.

Baina entzun, zertan ari dira txakurrak?.

Nik egin nuela uste dute?.

Edo beste gauzaren bat leporatu nahi didate?.

Buruaz ezetz egin nuen.

- Esango nizuke jakingo banu.

Ez utzi egunkariek nahas zaitzaten: ni ez nabil horretan.

Poliziari galdetu.

- Ederra litzateke hori - irribarre egin zuen beheko ezpainaz berriro.

Inoiz egin dudan gauzarik ederrena litzateke hori.

Ni, polizi kapitain bat ospital batean egonda hiru astez, eztabaida bat izan genuela eta.

Nahiko lukete mutil horiek ni bertara joan eta beraiei galdezka hastea.

Beren porra muturretaraino gustatuko litzaieke hori - esku bati jira egin zion, ahurra goraka jarriz.

Txukun jokatuko zenuelakoan etorri naiz.

Studsyk txukun jokatzen duzula dio.

Txukun jokatu.

- Txukun ari naiz jokatzen - ziurtatu nion.

Zerbait jakingo banu, nik....

Danbor zarata entzun zen pasiloko atean, hiru bider, gogor.

Eskuan zuen Morellik pistola zarata bukatu baino lehen.

Bazirudien begiak aldi berean mugitzen zituela alde guztietara.

- Eta?- ahotsa orroa metalikoa zen, sakona bularrean.